XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asta-putza, Scleroderma denak edo gehienak dira, baina batez ere Lycoperdon piriforme eta Bovista plumbea.

Asta-putza eta Otso-putza, bi izenok oso zabalduak dira Euskal Herrian, baina ez dut uste familia barruko bereizkuntzarik egiten denik.

Erdaraz Cuesco de lobo eta Cuesco de maíz izenez ezagutzen dira.

Esne-perretxikua, Lactarius vellereus eta Lactarius piperatus.

Gipuzkoako zenbait tokitan Esne edo Esna soilik deitzen zaio.

Jatekoa izanarren, jendeak besterik uste du eta ardien janaritzat bakarrik jotzen dute.

Egia esan jaki bezala ezta hain ona.

Gibelurdiña, Rusula heterophila.

Urritxa bezala ere ezagutzen da, baina Urritx izen honekin hobeto ezagutzen da Russula direlakoen familia guztia eta batez ere Russula oyanoxantha.

Gipuzkoa gehienean ordea, Gibelurdiña izenez ezagutzen dira Urritx (Russula) gehienak eta batez ere Russula virescens delako perretxiku paregabea, Eibar eta inguruko Deba-arroan Urdiña esan ohi dena.

Gorringo, Amanita caesárea.

Beranduago kanpotik sartua izan behar du izen honek, ezagunagoa dugu Kuletru izenez.

Kuletrua, Amanita caesárea.

Gipuzkoa gehienean eta Nafarroako ifarmendebaldean Gorringo edo Gorringoa izenez ezagutzen da, eta esan dudan bezala, Eibarren geroago sartua izan behar du izen honek eta gutxiago erabiltzen da.

Kuletru-faltsua, Amanita muskaria.

Aiñubeetan ematen da, edenduna da, baina perretxikutalariak ondo ezagutzen dute jatekotzat ez hartzeko.

Erdaraz Matamoscas ere deitzen diote.

Lanpernak, Koillar edo lepo-ustaidun perretxikoak, kirten luzedunak, Amanita eta Lepiota familiakoak.

Gutti jotzen dira jatekotzat eta gainera ez mikologia-zale guzien artean berdin.

Jatekoen artean Lepiota prócera estimatzen da.

Lanperna oria, Leipiota rhacodes eta Leipiota excoriata.

Jaki goxotzat hartzen dira.